2009-11-04

MENDIKO HOTELA

Udaberriko egun batean... Lagun talde bat medira joan zen. Amek eta aitek kontu kontari zihoazen eta seme-alabek haien aurretik gora eta behera korrikan eta jolasean. Menditik luzaroan ibili ondoren, otartekoak jateko etenaldi bat egin zuten, indarrak hartu eta berriro ere bideari ekin zioten.

Ordu batzuk geroago, galdutak ez omen zeuden galdetzen hasi ziren. Inork ez zekien norako bidea hartu eta bai, galdutak zeudela baieztatu zuten!!!
Zer egin ez zekitela eta iluntzen hasia zela kontuan harturik, bertatik bila hasi ziren. Orduan, urrunean argitxo bat ikusi zuten eta bertara hurbiltzea aukerarik onena zela pentsatu zuten. Tipi-tapa tipi-tapa. Etxe hortako atarira heldu zirenean, kartel handi bat ikusi zuten: MENDIKO HOTELA. Poz pozik hartu zuten berria eta nagusiarekin hiz egiteko asmoz atea jo zuten, tok-tok.

-Bai nor da?
-Kaixo gizon, lagun talde bat gara eta mendian gora geundela ilundu eta galdu egin gara. Posible izango litzateke hemen gaua ematea?
-Beno... gauza da hotel txikia dela eta ez dut uste guztiontzako lekurik egongo denik
-Ez kezkatu, konponduko gara nolabait.
-Ondo, hurrengoa egingo dugu. Logela bakoitzean bi ohe ditugu, beraz, aitek handiak direnez ohe bi elkartu eta logela batean egingo dute lo. Amek ohe batekin nahikoa izango dute eta logelan geratzen den beste ohean ama bat edo bi txiki sartuko ditugu. Ulertuta?
-Bai gizon, mile esker.
-Hemen dituzue giltzak, bihar arte.
-Bihar arteee!

Etxeko jabearekin dena adostu ondoren, bertan egin zuten lo eta hurrengo goizean gozari ederra hartuta beherako bidea hartu zuten. Oraingoan, zuzen zuzen jeitsi ziren haien herrietara, eta ikastolan kontatzeko istorio zoragarria izan zuten taldeko txikiek.

Azalpen didaktikoa:
Aita; do-on deitu dugu eta musikako ikurren ZURIA izango da. Honek, biko konpasean bi leku hartuko ditu (bi ohe), hau da, zuri bat konpas bakoitzeko (logela bakoitzeko).
Ama; dan deituko dugu eta musikako ikurren BELTZA izango da. Leku bat okupatzen duenez (ohe bat), beste ama edo bi txikiekin sartuko da konpas bakoitzean (logela bakoitzean).
Umeek; di-lin deituko ditugu eta musikako ikurren KORTXEAK izango dira. Hauek binaka sartuko ditugu eta konpasa osatzeko beste bi ume edo ama bat beharko dute.

No hay comentarios: