2009-11-10

EMILE JAQUES DALCROZE

·1865 eta 1950 urteen artean bizi izandako konposagilea eta pedagogoa zen. Ikasle heldu batzuekin lanean zegoela, hauek erritmoa eramateko zituzten zailtasunak ikusi zituen eta honi aurre egiteko asmoz metodo bat asmatu zuen: Erritmika-dalcroze izenarekin ezaguna. Metodo aktiboa da, umea irakaste-ikaste prozesuaren parte aktiboa da. Gizakiaren garapen erritmiko ona lortzeko, gorputz mugimendua lehendabiziko aspektu bezala hartzen du, azken finean, gorputza orkestra musikala bezala ulertzen du.
Grafia ez konbentzionala lantzen du notak pentagramara eraman baino lehen.

Oinarrizko lehengaiak:
Erritmika
Solfeo
Inprobizazioa

Lan printzipioak:
-Sensorial eta motrizitate experientzia
-Ezagupen intelektuala
-Hezkuntza erritmiko eta musikala

Metodoaren ondorioak:
-Musikaren barruan, natura motriza edo dinamikoa duten aspektuak ez dira entzumenaren bitartez antzematen, beste sentimen batzuekin sentitu beharra dago; ikusmena.
-Entzumenezko musikalitatea osatu gabekoa da. Beste aspektu batzuk, hau da, mobilitatea, musikaren izaera... ere parte hartzen dute.
-Arritmia musikala, arritmia orokor baten ondorioak dira.
-Harmonia musikala lortzeko, barneko harmonia orokor bat landu behar da.

JUSTINE WARD

·1879.urtean EEBB-etan, familia musikazale batean jaioa. 1975.urtean hil egin zen. Piano ikasketak burutu zituen, interpretazioaren bidea utzi eta erdi-aroko eta errenazimenduko musikan murgiltzen da. Metodo bat sortu zuen, musika hezkuntza umeekin lantzeko asmoz. Bere asmoa; umeak kantu liturgiko eta gregorianoaren parte aktibo bai izatea zen. Helburua; kantu klasikoan umea murgiltzea eta hezitzea. Ondo kantatzeari eta ondo afinatzeari garrantzi handia ematen zaio metodologia honetan. Honez gain, lehen irakurketan notak jakitea eta abestea beharrezkoa da. Solfeo errelatiboa eta absolutoa erabiliko ditu metodoan eta baita notazio alfabetikoa.

Beharrezko materiala:
-Musika tresna bat, adibidez; pianoa.
-Diapasoi kromatikoa
-Arbela
-Muralak
-Musika entzuteko aparatua

Abesten den musikaren oinarrizko hiru elementu:
-Ahotsaren kontrola
-Entonazio afinatua
-Erritmo zehatza jarraitzea

JOHN PAYNTER

·1944.urtean jaiotako Britain Handiko konposagile eta filosofoa. Bere metodoa, Ekintza musikala, entzun, esploratu eta sortu behar da, eta beste alde batetik behaketa bat eman behar da. Musika eta beste arteen arteko harremana bultzatzen zuen.

·Hezkuntzaren bidez, musika hartzaileen eta musikaren arteko distantzia murriztu nahi zuen, hurbilpena, hezkuntzaren bidez lortzea nahi zuen. Hezkuntza ideala bezala, arte garaikidea proposatzen du eta isiltasunari garrantzi handia eman zion. Notazio musikala, ondorio bezala ikusten du, hau da, musika ikasterakoan, notazioa musikala ere ikasten da.
Musika garaikidean murgiltzeko, entzunaldi zerrenda bat proposatu zuen.

Bere metodoaren lau urratsak:
-Proiekturako sarrera; gaien gaineko eztabaidak
-Proiektua aurrera eramateko lana; Aukeratutako gaian sakontzeko ariketak
-Egindako beste proiektuen aurkezpena; Aurretik egindakoa praktikan jartzen da
-Iradokizunak eta azken garapenak; Irakasleak, ikasleari material ezberdinen inguruan orientatu dio, honek bere momentura arte egindako lanak garatu eta hobetu ahal izateko.

MURRAY SCHAFER

·Kanadako konposagile eta hezitzailea zen. Banguardiako munduan garrantzia handikoa izan zen. Eskola berriko irizpideekin bat datorren metodoa asmatu zuen baita ere, "zarataren legedia" berraztertzea eta kutsadura akustikoaren kontrako legea proposatu zuen. Gure inguruan dauden soinu guztietaz ohartzea, esperimentatzea eta soinu berriak sortzearen garrantzia azpimarratzen zuen.

Ideologia moduan lau irizpide zituen:
-Ikaslearen ahalmen sortzaileen aurkikuntzan oinarritzea
-Testuinguru edo eta paisai sonoroaren aurkikuntzan eta balorazioan oinarritzea
-Arte ezberdinen arteko leku amankomuna bilatzea
-Ekialdeko filosofia ezberdinen ekarpenak egitea

·Bere oinarri pedagogikoa, soinuaren esplorazioan oinarritzen da. Taldeko ekintzak erabiltzen ditu musika irakasteko eta soinua aztertzen eta ohartzean, hotsak diskriminatzen ikasi beharko dute ikasleek. Hau guztirako, grafismo berriak erabiltzen ditu, soinu bakoitza irudi batekin lotuz.

2009-11-09

ZOLTAN KODALY

·Kodaly musikari eta pedagogo Hungariarra zen (1882-1967). Folklore mailan lan onak egin zituen eta Hungariako folklorean oinarrituz metodo bat sortu zuen. Mundu guztiak musika ikasteko eskubidea zuela uste zuen Fononimia sistema berezia; eskuen posizio zehatz baten bidez eta benetako soinua kantatu barik, notak egiten dituzte pentagrama erabili gabe.

·Umeek, bitarteen artean dauden distantziak ikasiko dute eta gero solfeo absolutoan distantzia horiek errespetatuko dituzte. Noten izenak inizialekin idazten eta irakurtzen ikasten dute. Notazioaekin batera lantzen diren notak, eskala pentatonikoan agertzen direnak dira, hauek baitira folklorean erabiltzen direnak.
Aurretik entonazio erlatibo batekin hasten dira eta gero solfeo absolutoan, edozein klabe edo modoan abestu dezakete. Gero solfeo absolutuan, aurrekoa barneratuta dutenean, notazio alfabetikoarekin hasten dira; A B C D E F G.

Metodo honen barruan lau zutabe nagusi:
-Melodia
-Forma
-Erritmoa
-Harmonia

Metodoaren garapena:
-Herriko kantuak
-Solfeo silabikoa
-Solfeo erlatiboa/solfgeo absolutoa
-Fononimia
-Pentafonia (melodia pentatonikoak)
-Musika lengoaia
-Metodoaren erabilpena

2009-11-05

CARL ORFF

·Carl Orff pedagogo eta konposagile alemaniarra zen, 1895.urtean Munichen jaio zen. Daukan obrarik ezagunena "Carmina Burana" da. Bere metodoa garatzeko, antzineko musika eta musika herrikoia erabili ditu.

Metodoaren oinarriak:
Orffen metodoa, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago eta formazio integralaren barruan musikan hezteko metodoa da hain zuzen ere. Helburua beraz, ez da musikariak sortzea.
Metodoa garatzeko Orff insttumentuak deituriko musika tresna batzuk batu zituen, besteak beste; Xilofono eta metalofonoa, perkusio txikiko instrumentuak...
Gorputzaren mugimendu naturalak garrantzi handia daukate metodo honetan, eta baita hitzak ere. Erritmoa lantzeko ariketa bat dauka, non hitzen silaba kopuruari eta azentuari so eginez, hitz ezberdinak aukeratzen dira eskema erritmikoak edo konpasak adierazteko. Adibidez: Pi-ru-le-ta, lau kortxea erabiliz.

Metodo global honen oinarrizko lau jarduerak:
-Mugimendua
-Hizkera
-Kantua
-Musika tresnak

MAURICE MARTENOT

·1898-1980. Musikaria eta konposagile frantsesa, "Ondas Martenot" instrumentu berria asmatu zuen eta bere arrebarekin batera metodo bat sortu ere.
Montesoriren ikaste-irakaste prozesua jarraitzen du musikarako eta hiru momentu ezberdinetan zatitzen du:
Imitazioa: Imitazioaz ikasten da hasieran
Ezagutza: Imitazioaz ikasitakoa ulertzen denean ezagutza sortzen da
Errepikatzea, berregitea: Ikasitakoa berregiten da

Metodoaren oinarriak:
-Umearen nolakotasun (kualitate) kreatiboak garatu
-Umearen ahalmen musikalak piztu
-Ezagupen teorikoak, musikaren esperientziaren ondorioz datoz
-Aspektu fisiko eta psikikoen lotura azpimarratzen ditu
-Musika hezkuntza, konfiantza giro batean eman behar da, horrela, kreatibitatea eta inprobizazioa eta sormena lortuko dira.
-Giza gorputza, musika tresna bezala erabili behar da
-Gauza berriak, aurreko gauzak menperatuta daudenean ikasten dira
-Irakas-ikaste prozesuaren barruan lortzen diren emaitzak ezberdinak dira, batzuk neurtu daitezkeen emaitzak dira eta beste batzuk ordea neurtezinak.

Metodoaren garapena:
-Erritmoen irakurketa
-Noten irakurketa
-Kantua (Librea eta kontzientea)
-Erlajazioa (Eserita, zutunik edo etzanda)

EDGAR WILLENS

·Belgikan 1890.urtean jaio eta musikan autodidakta izan zen. Pedagogia musikalean oinarrituz, bizitzaren printzipioan oinarritutako metodoa sortu zuen. Ekintza musikala, giza-ekintza bezala ulertzen du, eta musikaren oinarrizko osagaiak (erritmoa, melodia eta harmonia) gizakiaren izaeraren oinarrizko ezaugarriekin lotzen ditu.
Erritmoa: Izaera fisiologikoa (gorputz instintoarekin)
Melodia: Izaera afektiboa (sentzibilitatea)
Harmonia: Izaera intelektuala (Adimena)
Metodoa edo lan proposamena, lau graduetan banatzen ditu, hauen amaieran alfabetizazio osoa lortuz. Abstraktutik-->Konkretura

Ideia nagusiak:
-Musika eta naturaren elkartasuna
-Melodiaren lehentasuna, kantua
-Intelektualismoaren kontra dago
-Errekurtso extramusikalik ez
-Musika hizkuntza eta musikoterapia

Erabiltzen dituen materialak:
Enbolodun flauta
Soinua sortzen duen mailua
Haizezko tutuak
Ezkilak
Karilo mikrotonala
Franelograma

2009-11-04

NIRE BURUAREN AURKEZPENA

·Txikitatik, modu batean edo bestean musikarekin lotura estua izan dut eta gaur egun nire zaletasuna musika izanik, eta haurrekin musikaren inguruan lan egiten dudanez, Txirula Mirulan IMANOL URBIETAren metodologiarekin, gai honi buruz zerbait lantzea bururatu zait, gainera irakasleentzako oso interesgarria eta lagungarria izan daitekeela uste dut.

·Johannella Tafuriren "¿Se nace musical?" eta Imanol Urbietaren "Nire ibilbide pedagogikoa" liburuak irakurri ondoren, musika dituen eraginen inguruko informazio gehiago eskuratu dut eta deigarriak egin zaizkidanez hainbat aspektu, berriak niretzat, gaian sakontzeko gogoz ikusi naiz. Jaio aurretik ere, gugan musika duen indarra jakinda, metodologia ezberdinak ezagutzea eta guztietatik norberak bere metodologia berria egitea ezinbestekoa dela konturatu naiz.

·Askotan klaseak ematerako orduan ez zaizkigu gauza berriak bururatzen eta zaila egiten da informazio iturri on bat aurkitzea. Horregatik nire helburua zera da: Orrialde bat egin, non musika metodologi ezberdinei buruzko informazioa eta ikasleekin egiteko proposamen didaktikoak erraz aurkituko diren. Azken finean, norberaren metodologia sortzeko laguntza txiki bat.
Zuen gustokoa izango delakoan, hona hemen nire lana:

IZARO OLASO

MUSIKA IKASTEKO IPUINAK

·Ipuinak baliabide ezin hobeak dira haurrek musikarekin jolastu eta ikasteko; baina, gauza gehienetan bezala, edozein ipuin ez da egokia izango momentu oro, horregatik kontutan izan behar ditugu gure helburu eta baloreak.
Ipuinek, une atseginak eraikitzen dituzte eta gainera funtzio onuragarri asko eskaintzen dizkigute, umeentzako erakargarria eta dibertigarria den formato batean. Ipuin ezberdinak aurkituko ditugu.
Alde batetik kontatzen diren ipuinak ditugu, hauek, musikarekin lotura duen helburu bat izango dute, abididez; noten izena eta kokapena ikastea. Bestalde, ipuin musikalak daude, hauetan kontalari bat egoteaz gain, musika tresnekin ipuinari lagunduko zaio (ikasleek musika tresna ezberdinekin gauzak eraikitzeko eta ipuin musikal bat sortzeko aukera paregabea izango da)

MENDIKO HOTELA
NOTEN IPUINA
IPUIN MUSIKALA
ANTZERKI MUSIKALA

MENDIKO HOTELA

Udaberriko egun batean... Lagun talde bat medira joan zen. Amek eta aitek kontu kontari zihoazen eta seme-alabek haien aurretik gora eta behera korrikan eta jolasean. Menditik luzaroan ibili ondoren, otartekoak jateko etenaldi bat egin zuten, indarrak hartu eta berriro ere bideari ekin zioten.

Ordu batzuk geroago, galdutak ez omen zeuden galdetzen hasi ziren. Inork ez zekien norako bidea hartu eta bai, galdutak zeudela baieztatu zuten!!!
Zer egin ez zekitela eta iluntzen hasia zela kontuan harturik, bertatik bila hasi ziren. Orduan, urrunean argitxo bat ikusi zuten eta bertara hurbiltzea aukerarik onena zela pentsatu zuten. Tipi-tapa tipi-tapa. Etxe hortako atarira heldu zirenean, kartel handi bat ikusi zuten: MENDIKO HOTELA. Poz pozik hartu zuten berria eta nagusiarekin hiz egiteko asmoz atea jo zuten, tok-tok.

-Bai nor da?
-Kaixo gizon, lagun talde bat gara eta mendian gora geundela ilundu eta galdu egin gara. Posible izango litzateke hemen gaua ematea?
-Beno... gauza da hotel txikia dela eta ez dut uste guztiontzako lekurik egongo denik
-Ez kezkatu, konponduko gara nolabait.
-Ondo, hurrengoa egingo dugu. Logela bakoitzean bi ohe ditugu, beraz, aitek handiak direnez ohe bi elkartu eta logela batean egingo dute lo. Amek ohe batekin nahikoa izango dute eta logelan geratzen den beste ohean ama bat edo bi txiki sartuko ditugu. Ulertuta?
-Bai gizon, mile esker.
-Hemen dituzue giltzak, bihar arte.
-Bihar arteee!

Etxeko jabearekin dena adostu ondoren, bertan egin zuten lo eta hurrengo goizean gozari ederra hartuta beherako bidea hartu zuten. Oraingoan, zuzen zuzen jeitsi ziren haien herrietara, eta ikastolan kontatzeko istorio zoragarria izan zuten taldeko txikiek.

Azalpen didaktikoa:
Aita; do-on deitu dugu eta musikako ikurren ZURIA izango da. Honek, biko konpasean bi leku hartuko ditu (bi ohe), hau da, zuri bat konpas bakoitzeko (logela bakoitzeko).
Ama; dan deituko dugu eta musikako ikurren BELTZA izango da. Leku bat okupatzen duenez (ohe bat), beste ama edo bi txikiekin sartuko da konpas bakoitzean (logela bakoitzean).
Umeek; di-lin deituko ditugu eta musikako ikurren KORTXEAK izango dira. Hauek binaka sartuko ditugu eta konpasa osatzeko beste bi ume edo ama bat beharko dute.

NOTEN IPUINA

Behin batean TITI mamarroak Laurgaingo basoan metalofono bat asmatu zuen. Probatu egin zuen. Hotsak sortu zituen eta atsegina egin zitzaion. DING lehen hotsa sortu zen, eta -SOL nota da. -Esan zuen.
Eta TITI mamarroak SOL nota berria pentagramara eraman zuen:
-Soinuek pentagraman bizi behar dute eta pentagraman utziko zaitut.
-Bai, baina, TITI, zenbat marra eta zenbat tarte... Galdu egingo naiz!
-Goian bizi nahi duzu? Galdetu zion TITI mamarroak.
-Bai, baina, oso goian ez, igotzen eta jaisten nekatu egingo naiz eta.
-SOL nota, nik aukeratuko dizut pentagraman bizitzeko komeni zaizun txokoa. Bigarren marra izango da. esan zuen TITI mamarroak.
TITI mamarroa basora joan zen metalofonoarekin jolastera eta ikurrin bat marraztu zuen eta gero, pentagramaren sarreran jarri zuen bigarren marra zaintzen.
-Zu SOL notaren ikurra izango zara. Zuk zainduko duzu pentagrama eta bere nota guztiak.
Eta halaxe, TITI mamarroak Laurgaingo basoan jarraitu zuen, metalofonoarekin jolasten eta nota berriak asmatzen.
DING! Metalofonoa kolpatu zuen TITI mamarroak eta...
-Kaixo TITI. LA nota naiz, eta nota berria korrika eta saltoka SOL notaren bila abiatu zen.
Pentagramara heldu eta ezer galdetu gabe, jauzi batez bigarren tartera heldu zen.
Oraindik, petagraman txoko asko gelditzen ziren eta TITI mamarroak berean jarraitu zuen: Metalofonoa hartu eta hots berriak sortzen.
DING! eta nota berri bat entzun zen. Nota berri hori MI da.
-Nahiago dut lehen marran bizi. Libre dago eta ez dut gehiago pentsatu nahi.
SOL, LA eta MI oso pozik elkartu ziren, bakoitza bere leku propioan.
TITI mamarroak beste bi soinu sortu zituen. DO eta RE. Eta bai soinu politak!
Baina, pentagramako bidea utzi eta hondartzara joan ziren.
-Eta orain nola aurkituko dugu pentagramara eramango gaituen bidea? -Esan zuten DO eta RE bihurriak.
Orduan, SOL-en ikurra agertu zen hondartzan.
-Nik erakutsiko dizuet bidea. SOL-en ikurra naiz. Nik zaintzen dut pentagrama eta neronek zaintzen ditut SOL, MI eta LA notak. Zatozte nirekin.
DO gaiztoa eta RE bihurriak SOL-en ikurrari eskua eman eta pentagramara hurbildu ziren.
-Isilik ibili zaitezte! Nota guztiak lo daude eta.
Pentagramara sartzeko ate guztiak itxita zeuden. Berdin balkoiko leihoak.
-Salto batez igoko naiz -Esan zuen RE bihurriak
Baina, MI notak itxirik zuen gelako leihoa eta ez zion jaramorik egin.
RE zintzilik gelditu zen balkoipean zegoen enara baten habitxoan. Eta hor daukagu pentagramako lehen marratik zintzilikaturik.
DO gaiztoak, raup! Salto ikaragarri bat egin zuen, baina gorakadan leiho, balkoi eta zirrikitu guztiak itxita aurkitu zituen eta KANGA! buruzbehera lurrera erosi zen.
DO bihurriaren negarrak entzun eta berehala hurbildu zen SOL-en ikurra, eskuetan sendagilearen maleta zuela. Merkrominaz igurtzi zuen, buruko kolpea tirita erraldoi batez estali zion.
-Mile esker SOL-en ikurra! Hemendik aurrera, ni, badaezpadan, atarian biziko naiz.
Nahikoa da -Esan zuen TITI mamarroak. -Luzaroan ez dut nota berririk sortuko. SOL, LA, MI, RE, DO dira lehen soinuak eta oraingoz lasai bizi daitezela SOL-en ikurrak zaintzen duen pentagraman.

MUSIKA IKASTEKO ABESTIAK

XIRULAK ZORTZI ZULO DITU
DO RE MI
SAGU BI
OSKORRI
TXORIEKIN BATERA
TXORRO, MORRO ETA PIKO
MUSIKA IKASTEN
RE GAIZTOA ETA DO GIZAIXOA
XIRULA JOTZEAN

RE GAIZTOA ETA DO GIZAIXOA

RE gaiztoa, RE gizaixoa
marratik salto eta kanpora doa.
DO gaiztoa, DO gizaixoa
burua puskatuta zotinka doa.
Hauxe da egia, zortziko berria,
soinuen arteko komeria.

MUSIKA IKASTEN

Musika ikasten ari gera
Musika denok bat batera
Bost marra: PENTAGRAMA!
Aurretik: SOLen ikurra.
Ondoren: biko neurria
eta gero: notak hasten dira.
Marretan: MI SOL SI RE FA
tarteetan: FA LA DO MI
Zuriak: DO-ON! DO-ON!
eta beltzak: DAN DAN DAN
eta kortxeak: DILIN DALAN! DILIN DALAN!
Eskala: DO RE MI FA SOL LA SI DO
SI LA SOL FA MI RE DO
Bi puntu: Berriz hastera!

TXORRO, MORRO ETA PIKO

Txorro, morro eta piko
ene laguntxo, aspaldiko:
Txorro, morro eta piko,
kalera ez naiz itzuliko.
SIL LA SI SI LA
xirula eta mirula.

TXORIEKIN BATERA

Txorro, Morro, Piko, Tailo,
agur, adio, aio!
Musikak egin nahi ditut.
SI LA SOL
Txoriekin batera,
SI LA SOL
kantuan ari gara
SI LA SOL

OSKORRI

DO, RE, MI
Hankoker mon ami.
FA, SOL, LA
Zuzendu zaiola.
SI, SI, DO
Mardul eta sendo.
SOL, LA, SI,
Berriz ere hasi.
LA, SOL, FA
Hortxataren txufa.
FA, MI, RE
Eguzkiak erre.
SOL, FA, MI, RE
DO, RE, MI, FA, SOL, LA, SI, DO.

SAGU BI

DO RE MI sagu bi
MI FA SOL daude lo
FA MI RE baita ere
MI RE DO katua lo.
DO SI LA begira
SI LA SOL badatoz
LA SOL FA gugana,
MI RE DO jolasteko.

DO RE MI

DO RE MI euria du hasi
MI FA SOL aterki guardasol
SOL LA SI putxura erori
SI DO RE bustita gaur ere
RE MI FA banoa etxera.

XIRULAK ZORTZI ZULO DITU

Xirulak zortzi zulo ditu.
zazpi gainean,
azpian bat.
Bat eta zazpi zortzi dira,
poz pozik nago begira begira.
Zulo bat itxita: DO
bi zulo itxita: SI
hiru zulo itxita: LA
lau zulo itxita: SOL
bost zulo itxita: FA
sei zulo itxita: MI
zazpi zulo itxita: RE
zortzi zulo itxita: DO

2009-11-01

ESALDI XELEBREAK (gaiaren ingurukoak)

·Historian zehar, badira pertsonai asko musikaren inguruan lan egin dutenak, baita musika lan horiek hezkuntzara bideratu ere. Jarraian, hainbat ikerlari eta autoreen pentsamenduak isladatzen dituzten esaldi batzuk jarri dizkizuet, garai eta pertsona ezberdinen ikuspuntu interesgarri batzuk nabarmentzeko asmoz.

Schulwerk Carl Orff: Orff pedagogiaren oinarrizko gidariak hauek dira: haurra, haren izakera eta jokaera, elementu sinpleak, ekintza mugagabea, gehiegizko teorien ausentzia, beti oinarrizko diren hitzak, musikak eta mugimenduak osatzen duten "hirurkuna", eta ikuskera egiazkoa eta kontzientea.

Zoltan Kodaly: Musikagileen zeregina da amaren hizkuntza hezurmamitzea.

Julian Ajuriagerra: Psikomotrizitate oreka, melodia zinestesiko bat bezala da, bertan bizitzako elementu batean gisakoa izango litzateke bere notekin eta klabeekin, psikomotrizitatea dinamika biomusikal bat bezala hartzera bideratuko ligukeelarik.

Jaques Porte: Melodiak afektibitatearekin ditu bere-berezko harremanak. Erritmoa (neurria, denboraldia eta denboraldiaren zati binarioak, ternarioak) afektiboa baino gehiago da fisikoa. Harmonia (sintesia suposatzen duenez) adimen mailan bizitzen da.

Jean Luc Defontaine: Musikari dagokionez, haurrarengan sentimenezko gauzak afektiboen aurretik doaz, eta horien ondoren mentalak (sentimenezko melodia eta afektiboa erritmo afektiboak eta fisikoak, adimen motako harmonia) eboluzioaren legeari jarraitzen zaizkie.

Emile Jaques Dalcroze: Egin ahalegin guztia zuen gorputza musika bilaka dadin.