2010-01-18

MUSIKAZ BETERIKO BOTILAK

·Hartu kristalezko 7 botila, itxura eta tamaina aldetik berdinak izatea komeni da.
·Urez bete, baina hasierako botilatik hasita gero eta ur kantitate txikiagoa sartzen joan.
·Ur gehien duen botilari DO izena jarriko diogu eta hortik abiatuz beste nota guztien izena jarriko diegu botile eskalako notak jarraituz; RE MI FA SOL LA SI.
·Badaukagu afinaturiko musika tresna berria!

·Ariketa honekin hainbat proposamen didaktikoak egin ahal ditugu. Eskalako notak landu, entonazio ezberdinak ikasi, musika tresnak sortu, abestiak landu, soinuaren altuera eta tinbre ezberdinak ezagutu, abestiak asmatu...

·Soinua ateratzeko, material ezberdinak erabili daitezke; egurrezko makiltxoak, metalezko goilarak baina baita tutuak ere, botilaren barrualdean kokatuz ura haizearekin mugitu eta soinua ateratzeko. Ekin imaginazioari!

No hay comentarios: