2010-01-17

AITITERI ELKARRIZKETA

·Braulio Olaso Urrejola, Bizkaiko Otxandio herrian 1920ko azaroaren 27an jaio zen. Lau anai-arreben nagusia da. 1400 biztanle inguru izango zituen garai hartan herriak.
Otxandioko eskola publikoa Felipe Arrese Beitia plazan zegoen.

Lehenengo solairuan neskak eta bigarrengoan mutilak zeuden. Irakasle bakarra irakasgai guztientzat.
Irailaren hasieran hasten zituzten klaseak eta Uztailaren erdialdera amaitu, herriko jaien hasierarekin (Santa Marina, Uztailak 18).

Irakaslea, Alfredo Donado, Zamorako gizon bat zen. Astelehenetik larunbatera joaten ziren herriko umeak klasera, 9:00etatik 17:00etara, jolas ordurik ez zuten.
Adin guztietako 100 eta piku ikasle egoten ziren klase berean, herriko mutil guztiak.
Aurrealdean nagusienak eta hauek txikienei irakasten zieten.
Irakasleari “maestro” deitzen zioten eta egurrezko taulatu bat zuen, bertatik klasea emateko, sinbolikoki bere ikasleen gainetik zegoela adierazten zuen horrekin.

Sei edo zazpi urterekin musika ikasten hasi zen. Elizako organo-jolea, Elias Burgoa, eskolara joaten zen bere ikasleak izango zirenak aukeratzera, horretarako abestea eskatzen zien.

Aukeratutako umeak bere etxera joaten ziren ikastera, lau edo bosteko taldetan. Horregatik herriko ume asko musika hezkuntza jaso zuten, bai neskak eta bai mutilak.
Herriko bi banda ere bazeuden antolatuta, bata karlista eta bestea nazionalista.
Nire aitona “rekinto” izeneko haizezko musika tresna jotzen ikasten egon zen. “Rekintoa” udaletxekoa zen eta etxera eramaten zuen gerra hasi eta itzuli zuen arte.

Hamalau urterekin amaitzen zuten eskola garaia, asko edo gutxi jakin. Ez zegoen errepikatzerik.

No hay comentarios: