2009-10-21

BIDEOAK (ariketak)

·Musikogramak; Azken boladan, nahiko ohikoa izaten da musika adierazteko modu hau erabiltzea. Musikograman, abestiaren soinuak, pultsoa, musika tresnak, tinbrea, noten iraupena... irudi edo dena delakoaren bidez aktiboki adierazi egiten da. Abesti baten analisia egiteko era erakargarria dugu eta horregatik oso baliabide interesgarria umeentzat. Edozein musikarekin garatu ditzakegu ariketa, musika klasikoa, garaikidea... Helburua: Partiturarik gabe, irudi eta ikurren bidez, abesti bat interpretatzea, abesti baten estruktura azaltzea. Hemen, adibide gisa umeek ikastolan erraz egin dezaketen musikograma bat aurkituko duzue, hala ere, era ezberdin askotan egiteko aukera dago, interneten ere erraz aurkituko dituzue adibide ezberdinak eta umeek taldeka bat egitea proposatzea, ariketa ezin hobea izan daiteke.



·Jarraian, musikaz baliatuz egin daitekeen ariketa bat proposatzen dizuet. Honetan, pultsoa lantzea garrantzi handia dauka eta ikus daitekeenez hemen modu bat aukeratu den arren, horretarako mila modu eta material topatu dezakegu, adinaren arabera erritmo-jolasa sinplifikatuz edo zailduz. Pultsoa barneratu eta ulertzeko ezinbestekoa da haurra bere gorputza baliabide gisa erabiliz pultso hori sentitzea eta jolas moduan aurkezten diren ariketak direnez, gustora hartzen dituzte klaseko dinamikan.



·Azken bideo honetan, "boomwhackers" tutuekin egin daitekeen ariketa bat duzue. Tutu hauek, eskalaren notekin afinaturik daude, nota bakoitzari kolore bat ematen diotelarik. Entonazioa lantzeko oso lagungarriak dira, adibidez, umearen buruan kolpe txiki bat emanez, tutua nota zehatz baten tonoa emango digu eta horrekin imitazioaren bidez entonazioa landu dezakegu. Hemengo bideoan ikusten denez, entonazioa ez ezik abestiak ere sortu daitezke boomwhackers-ekin, honetarako ikasle baikotza oso barneratuta izan beharko du melodia eta haren notak, bere txanda denean tutu zuzena erabiltzeko. Berriro ere, mailaren arabera abesti errazak edo maila handiagokoak aukeratuko ditugu.

No hay comentarios: