2009-10-31

METODO EGILE EZAGUNAK

·Hona hemen, metodo egile batzuen izenak, bibliografia txikia eta metodoen azalpena. Gogoratu metodologia guztiak direla egokiak lortu nahi denaren arabera, eta ez ahaztu metodologiarik onena guztietatik apur bat hartzen duena dela eta irakasleak berari moldatzen dena.

·Metodologia batzuk, orain dela urte nahikotxo sortuak izan baziren ere, kontzeptu eta eduki gehienak gaur egunean erabiltzeko modukoak dira. Baina, metodologiak aurrera eramateko aurkitu dezakegun ohiko arazo bat dago, ikasle talde bakoitzak dituen musika klase ordu murriztuak, honek denbora gutxian, materia asko ezin sakontzea dakar.

CARL ORFF
MAURICE MARTENOT
ZOLTAN KODALY
EDGAR WILLENS
JUSTINE WARD
EMILE JAQUES DALCROZE
MURRAY SCHAFER
JOHN PAYNTER
ESTELA CABEZAS

2009-10-28

TOP 10 (web interesgarriak)

·Zerrenda honetan, gaiarekin loturiko web-gune interesgarri batzuk dituzue (interes mailaren arabera sailkatuak). Tarte libre batean, hurregokoak irakurtzera animatzen zaituztet:

1.ORRIALDEA
Honakoan, musikaren zentzua eta formazioaren garrantzia argitzen digu. Bestalde, kontserbatorio eta musika eskolen arteko ezberdintasunak alderatzen ditu. Akademikoak ez diren heziketa musikaleko metodo batzuk zerrendatzeaz gain, musika tresna eta zentroa aukeratzeko orientabide batzuk ere eskura jartzen dizkigu.

2.ORRIALDEA
Orrialde honetan, musika metodo ezberdinen azalpena agertzen da, Lehen Hezkuntzarako musika ariketa batzuk ere proposatzen dira eta web helbide interesgarriak aholkatu ere. Amaieran, zure iritzia eman eta aktibitateen proposamenak egiteko gunea dauka.

3.ORRIALDEA
Orrialde honetan, metodo hitzaren esanahia azaltzen da eta musika klaseko hezkuntza alderdiak eta haren helburuak aztertu ere egiten ditu. Garapena musikalaren etapak aipatu eta fundamentazio pedagogikoari buruz puntu batzuk garatzen ditu. Gainera, musika metodo egile ezberdinen biografia eta metodoaren azalpen laburra aurkituko duzue, bere metodo propioaren azalpenarekin.

4.ORRIALDEA
Irakasleentzat interesgarria izan daitekeen informazioa dugu hemen; Musikan agertzen ari diren teknologia berrien zenbait aukera ezagutzera ematen du eta Midi-aren esanahia azaltzen digu. Soinua prozesatzeko metodo batzuk ezagutzeko aukera emateaz gain, ordenadore bidezko konposaketa-metodoaen oinarriak azaltzen dizkigu.

5.ORRIALDEA
Orrialde honetan, Shinichi Suzuki metodoaren historia eta garapena aurkituko duzue. Bere bibliografia irakurri dezakezue eta metodologia jarraitu duen ibilbide historikoa, bere hasierako urratsetatik gaur egun arte. Metodologiaren ezaugarriak banaka zailkatu eta azaldu ditu, amaieran beste web orrialdekin lotura dagoelarik.

6.ORRIALDEA
Dalcroze metodoaren jatorria eta haren filosofia zein den ikusiko duzue hemen. Metodoa dituen hiru lan atalen garapena dago; solfeo, euritmia eta inprobizasioa. Gainera, klaseen helburuak zeintzuk diren azaltzen da eta klasea aurrera eramateko beharrezkoak diren materiala.

7.ORRIALDEA
Oraingoan, Edgar Willens-en metodologiaren ezaugarriak, filosofia, musicomovigramaren azalpen txiki, giza helburuak, helburu sozialak eta musikalak, bibliografia eta abarren atal ezberdinak sakontzen ditu. Amaitzeko, ondorio moduko ideia batzuk azaltzen ditu.

8.ORRIALDEA
Musikoterapia; Musikaren eraginez, gaixotasunak sendatzeko aukera ez ofiziala da eta orrialde honetan aintziniatik ereabilitako metodoa dela esaten digute. Metodologia honen hiru etapa ezberdin aipatzen dira eta hainbat alderdietan dituen eragin zehatzak azaldu ere egiten ditu.

9.ORRIALDEA
Honako honetan, Carl Orff metodo egile ospetsuaren bilbiografia dago, metodoaren ezaugarriak, abiapuntua eta garapena, eskala pentatonikoaren esanahia eta ondorio bat isladatzen da.

10.ORRIALDEA
Hemen, Euskal Herrikoa den metodo egile baten inguruko informazioa eskuratu ahal ditzakezue, Imanol Urbietaren ingurukoa hain zuzen ere. Bere ibilbide pedagogikoa kontatzen du eta bere metodoaren oinarriak. Elkarrizketa bat ere aukrituko duzue bere argitalpenen berriekin batera.

2009-10-27

MUSIKAREN GARRANTZIA

·Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoa 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.

Taup, taup, taup, taup... Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu ditzake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioa duen garrantzia. Honek guztia, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.



"Musika bere horretan hartzen badugu, nekez erantzungo diegu haurren beharrei. Musikaren berezko oinarriak garestiegiak dira haur guztiei erantzuteko. Horregatik, berriro diot: musika ezin da gure eguneroko irakaskuntzan helburua izan. Abiapuntua eta helburua haurra izango da eta musika, berriz, heziketan erabiliko dugun baliabidea. besterik ez." (Kontxi Aizarna)

Musikaren garrantzia hezkuntza berezian:

2009-10-25

METODOLOGIA BIRTUALAK

Gaur egun, teknologia berriek garrantzi handiko lekua daukate gizartean. Abiadura handi batean hazi eta garatu egiten dira, honek aldaketa izugarriak ekarriz; Informazioa gorde eta bilatzeko modu berriak, erosteko eta komunikatzeko modu ezbedinak, ikasi eta irakasteko baliabide gehiago... Musika mundura ere heldu dira aurrerapausu guzti hauek; Musika entzuteko, analizatzeko, sortzeko, manipulatzeko... mila programa, aplikazio eta aukera berriak eskeiniz. Hauek, musika irakaskuntzara moldatu egin dira, ikasleen eskuetan tresna gehiago jarriz.
Umeei hainbeste gustatzen zaizkien bi gauzen bidez (ordenagailua eta jolasa), musika irakasteko aukera paregabea dugu, eta nire ustetan erabili behar direnak. Beti ere, metodologia ezberdinen osagai bezala hartuz eta ez ordezko bezala.
Ondoren, adibide gisa, web orrialde batzuk dituzue, baina badaude beste mila, adina eta landu nahi denaren araberakoak:

MUSIKA JOLASAK 1
MUSIKA JOLASAK 2
MUSIKA JOLASAK 3

SARRERA

·ONGI ETORRI! Orrialde honetan, musika ikas-irakasteko estratejia metodologiko ezberdinak aztertuko ditut. Eduki eta helburuen arteko loturaren emaitza da hain zuzen ere, irakasteko metodologia.

·Argi izan behar dugu, metodo bakoitzak emaitza ezberdinak emango dituela egoeraren arabera, edukien arabera eta lortu nahi diren helburuen arabera. Horregatik esan ohi da, ez dagoela metodo bat besteak baino hobeagoa denik. Momentu bakoitzarako metodologia egokia hautatzea izango da beraz, hezitzailearen lana.

"Lagunok, ez imitatu, ez kopiatu. Nahi baduzue, irakurri gure liburuak, goitik behera aztertu, baina, gero, ahal denik lasterren, zokora itzazue. Zuek sortu behar duzue zuen inguruko haurrei komeni zaien metodoa. Azpimarratu zuen haur horiek bizi duten mundu aparta, jabetu haur horiek bereganatu duten keinu kodeaz; zeuek jakin behar duzue zein den haur horien mundu-ikuskera berezia, eta behar dituzuen erantzunak ematen saia zaitezte." (Imanol Urbieta)

·Gizartea aldatuz doa eta ikasle eta irakasleen arteko rolak ere urtetik urtera ezberdinak dira. Horrekin batera, irakasteko ikuspegi metodologikoak ere egunero berritzen dira.

2009-10-21

BIDEOAK (ariketak)

·Musikogramak; Azken boladan, nahiko ohikoa izaten da musika adierazteko modu hau erabiltzea. Musikograman, abestiaren soinuak, pultsoa, musika tresnak, tinbrea, noten iraupena... irudi edo dena delakoaren bidez aktiboki adierazi egiten da. Abesti baten analisia egiteko era erakargarria dugu eta horregatik oso baliabide interesgarria umeentzat. Edozein musikarekin garatu ditzakegu ariketa, musika klasikoa, garaikidea... Helburua: Partiturarik gabe, irudi eta ikurren bidez, abesti bat interpretatzea, abesti baten estruktura azaltzea. Hemen, adibide gisa umeek ikastolan erraz egin dezaketen musikograma bat aurkituko duzue, hala ere, era ezberdin askotan egiteko aukera dago, interneten ere erraz aurkituko dituzue adibide ezberdinak eta umeek taldeka bat egitea proposatzea, ariketa ezin hobea izan daiteke.



·Jarraian, musikaz baliatuz egin daitekeen ariketa bat proposatzen dizuet. Honetan, pultsoa lantzea garrantzi handia dauka eta ikus daitekeenez hemen modu bat aukeratu den arren, horretarako mila modu eta material topatu dezakegu, adinaren arabera erritmo-jolasa sinplifikatuz edo zailduz. Pultsoa barneratu eta ulertzeko ezinbestekoa da haurra bere gorputza baliabide gisa erabiliz pultso hori sentitzea eta jolas moduan aurkezten diren ariketak direnez, gustora hartzen dituzte klaseko dinamikan.



·Azken bideo honetan, "boomwhackers" tutuekin egin daitekeen ariketa bat duzue. Tutu hauek, eskalaren notekin afinaturik daude, nota bakoitzari kolore bat ematen diotelarik. Entonazioa lantzeko oso lagungarriak dira, adibidez, umearen buruan kolpe txiki bat emanez, tutua nota zehatz baten tonoa emango digu eta horrekin imitazioaren bidez entonazioa landu dezakegu. Hemengo bideoan ikusten denez, entonazioa ez ezik abestiak ere sortu daitezke boomwhackers-ekin, honetarako ikasle baikotza oso barneratuta izan beharko du melodia eta haren notak, bere txanda denean tutu zuzena erabiltzeko. Berriro ere, mailaren arabera abesti errazak edo maila handiagokoak aukeratuko ditugu.