2009-12-19

ESTELA CABEZAS

·60ko hamarkadan, Chileko Estela Cabezas, musikaria eta pedagogoa zena, koloreen bitartez musika ikasteko metodoa asmatu zuen, hau da, soinuak koloreekin batera eta hauen bitartez barneratzen dituzte umeak. Oso metodologia erakargarria eta motibatzailea da haurrentzat, eta partitura ez konbentzionalak irakurtzeko modu erraza.

Metodoaren garapena:
-Hasiera batean, partitura konbentzionalak, kolorez eta laukiz beteriko partitura ez konbentzionaletan bihurtzen ditu.
-Gero, umeak abestiak irakurri eta sortu egiten dituzte. Horrela, koloreen bitartez soinuak, noten iraupena, eta adierazpen grafikoak ezagutu egiten dituzte.
-Gutxinaka, partitura konbentzionalekin hasiko dira.

DO - Urdina
RE - Berdea
MI - Horia
FA- Laranja
SOL- Gorria
LA- Morea
SI- Zuria

2009-12-16

BIDEOA (ahots trukaketa)

·Mota honetako bideo dibertigarriekin, ahots trukaketak egin ahal ditugu. Hau da, bideoa ikusi eta abestia ikasiko dute, gero bideoaren musika kendu eta ikasleek izango dira, bideoari ahotsa jarriko dizkiotenak. Bideoari dagokion abestia ez den batekin ere egin daiteke.

·Modu honetan ahotsaren erregistroak eta intonazioak landu ahal dira, baita bolumena abiadura eta ahoskera ere. Klasea bi taldetan banatu dezakegu eta talde bakoitzak abestiaren ahots ezberdin bat egitea, horrela era erraz batean sartuko gara ahots ezberdinak egiten.

·Gorputz adierazpena lantzeko aukera ere eskaintzen du. Jarduera osatzeko, dantza bat prestatu dezakete eta azkenik abestuz eta dantzatuz antzerki moduko bat aurkeztu.
Nahi izan ezkero musika tresnekin lagunen ahotsa lagundu dezakete, eskema erritmikoak edo dena delakoa eginez. Txirularekin jotzeko partitura bat ere prestatu daiteke.

ABESTIAREN LETRA

CRESCENDO HAUR ETA GAZTE ABESBATZA

·"Crescendo" musika heziketako proiektua, Europako Ekialdeko eta Eskandinaviako herrialdetan zein Ameriketako Estatu Batuetan diren ereduetan oinarriturik dago. Han, hain zuzen, pedagogoak haur eta gazte abesbatzak proposatzen dituzte musika heziketarako baliabide moduan. Crescendok, metodo bakoitzetik onena hartuta, bere metodoa sortu du, Euskal Herriko egoera kulturalari egokituz.

Abesbatzaren helburu nagusiak:
-Abestaldeak sortzea eta iraun dezaten ziurtatzea.
-Abesbatzak dinamizatzea. Horretarako, proiektu pedagogikoa emango zaie, eta azpiegiturari eta antolakuntzari dagokienez orientazioa emango zaie.
-Abesbatza musikari lotutako kultura jarduerak sortzea.
-Euskal Herriko kultura eta musika ondarea ezagutaraztea.

Errepertorioa hiru zati nagusi ditu: musika garaikidea; folklorea; eta jazz‑pop musika. Musika mota horiekin garrantzizko bi helburu lortzen dira:
-Abesbatzakideak kalitateko eta egungo musika gertutik ezagutzeko aukera izatea.
-Entzuleekin harremana ezartzea, musikaren dibertsitatea eta ezaugarriak direla medio.

2009-11-10

EMILE JAQUES DALCROZE

·1865 eta 1950 urteen artean bizi izandako konposagilea eta pedagogoa zen. Ikasle heldu batzuekin lanean zegoela, hauek erritmoa eramateko zituzten zailtasunak ikusi zituen eta honi aurre egiteko asmoz metodo bat asmatu zuen: Erritmika-dalcroze izenarekin ezaguna. Metodo aktiboa da, umea irakaste-ikaste prozesuaren parte aktiboa da. Gizakiaren garapen erritmiko ona lortzeko, gorputz mugimendua lehendabiziko aspektu bezala hartzen du, azken finean, gorputza orkestra musikala bezala ulertzen du.
Grafia ez konbentzionala lantzen du notak pentagramara eraman baino lehen.

Oinarrizko lehengaiak:
Erritmika
Solfeo
Inprobizazioa

Lan printzipioak:
-Sensorial eta motrizitate experientzia
-Ezagupen intelektuala
-Hezkuntza erritmiko eta musikala

Metodoaren ondorioak:
-Musikaren barruan, natura motriza edo dinamikoa duten aspektuak ez dira entzumenaren bitartez antzematen, beste sentimen batzuekin sentitu beharra dago; ikusmena.
-Entzumenezko musikalitatea osatu gabekoa da. Beste aspektu batzuk, hau da, mobilitatea, musikaren izaera... ere parte hartzen dute.
-Arritmia musikala, arritmia orokor baten ondorioak dira.
-Harmonia musikala lortzeko, barneko harmonia orokor bat landu behar da.

JUSTINE WARD

·1879.urtean EEBB-etan, familia musikazale batean jaioa. 1975.urtean hil egin zen. Piano ikasketak burutu zituen, interpretazioaren bidea utzi eta erdi-aroko eta errenazimenduko musikan murgiltzen da. Metodo bat sortu zuen, musika hezkuntza umeekin lantzeko asmoz. Bere asmoa; umeak kantu liturgiko eta gregorianoaren parte aktibo bai izatea zen. Helburua; kantu klasikoan umea murgiltzea eta hezitzea. Ondo kantatzeari eta ondo afinatzeari garrantzi handia ematen zaio metodologia honetan. Honez gain, lehen irakurketan notak jakitea eta abestea beharrezkoa da. Solfeo errelatiboa eta absolutoa erabiliko ditu metodoan eta baita notazio alfabetikoa.

Beharrezko materiala:
-Musika tresna bat, adibidez; pianoa.
-Diapasoi kromatikoa
-Arbela
-Muralak
-Musika entzuteko aparatua

Abesten den musikaren oinarrizko hiru elementu:
-Ahotsaren kontrola
-Entonazio afinatua
-Erritmo zehatza jarraitzea

JOHN PAYNTER

·1944.urtean jaiotako Britain Handiko konposagile eta filosofoa. Bere metodoa, Ekintza musikala, entzun, esploratu eta sortu behar da, eta beste alde batetik behaketa bat eman behar da. Musika eta beste arteen arteko harremana bultzatzen zuen.

·Hezkuntzaren bidez, musika hartzaileen eta musikaren arteko distantzia murriztu nahi zuen, hurbilpena, hezkuntzaren bidez lortzea nahi zuen. Hezkuntza ideala bezala, arte garaikidea proposatzen du eta isiltasunari garrantzi handia eman zion. Notazio musikala, ondorio bezala ikusten du, hau da, musika ikasterakoan, notazioa musikala ere ikasten da.
Musika garaikidean murgiltzeko, entzunaldi zerrenda bat proposatu zuen.

Bere metodoaren lau urratsak:
-Proiekturako sarrera; gaien gaineko eztabaidak
-Proiektua aurrera eramateko lana; Aukeratutako gaian sakontzeko ariketak
-Egindako beste proiektuen aurkezpena; Aurretik egindakoa praktikan jartzen da
-Iradokizunak eta azken garapenak; Irakasleak, ikasleari material ezberdinen inguruan orientatu dio, honek bere momentura arte egindako lanak garatu eta hobetu ahal izateko.

MURRAY SCHAFER

·Kanadako konposagile eta hezitzailea zen. Banguardiako munduan garrantzia handikoa izan zen. Eskola berriko irizpideekin bat datorren metodoa asmatu zuen baita ere, "zarataren legedia" berraztertzea eta kutsadura akustikoaren kontrako legea proposatu zuen. Gure inguruan dauden soinu guztietaz ohartzea, esperimentatzea eta soinu berriak sortzearen garrantzia azpimarratzen zuen.

Ideologia moduan lau irizpide zituen:
-Ikaslearen ahalmen sortzaileen aurkikuntzan oinarritzea
-Testuinguru edo eta paisai sonoroaren aurkikuntzan eta balorazioan oinarritzea
-Arte ezberdinen arteko leku amankomuna bilatzea
-Ekialdeko filosofia ezberdinen ekarpenak egitea

·Bere oinarri pedagogikoa, soinuaren esplorazioan oinarritzen da. Taldeko ekintzak erabiltzen ditu musika irakasteko eta soinua aztertzen eta ohartzean, hotsak diskriminatzen ikasi beharko dute ikasleek. Hau guztirako, grafismo berriak erabiltzen ditu, soinu bakoitza irudi batekin lotuz.