2009-11-10

EMILE JAQUES DALCROZE

·1865 eta 1950 urteen artean bizi izandako konposagilea eta pedagogoa zen. Ikasle heldu batzuekin lanean zegoela, hauek erritmoa eramateko zituzten zailtasunak ikusi zituen eta honi aurre egiteko asmoz metodo bat asmatu zuen: Erritmika-dalcroze izenarekin ezaguna. Metodo aktiboa da, umea irakaste-ikaste prozesuaren parte aktiboa da. Gizakiaren garapen erritmiko ona lortzeko, gorputz mugimendua lehendabiziko aspektu bezala hartzen du, azken finean, gorputza orkestra musikala bezala ulertzen du.
Grafia ez konbentzionala lantzen du notak pentagramara eraman baino lehen.

Oinarrizko lehengaiak:
Erritmika
Solfeo
Inprobizazioa

Lan printzipioak:
-Sensorial eta motrizitate experientzia
-Ezagupen intelektuala
-Hezkuntza erritmiko eta musikala

Metodoaren ondorioak:
-Musikaren barruan, natura motriza edo dinamikoa duten aspektuak ez dira entzumenaren bitartez antzematen, beste sentimen batzuekin sentitu beharra dago; ikusmena.
-Entzumenezko musikalitatea osatu gabekoa da. Beste aspektu batzuk, hau da, mobilitatea, musikaren izaera... ere parte hartzen dute.
-Arritmia musikala, arritmia orokor baten ondorioak dira.
-Harmonia musikala lortzeko, barneko harmonia orokor bat landu behar da.

JUSTINE WARD

·1879.urtean EEBB-etan, familia musikazale batean jaioa. 1975.urtean hil egin zen. Piano ikasketak burutu zituen, interpretazioaren bidea utzi eta erdi-aroko eta errenazimenduko musikan murgiltzen da. Metodo bat sortu zuen, musika hezkuntza umeekin lantzeko asmoz. Bere asmoa; umeak kantu liturgiko eta gregorianoaren parte aktibo bai izatea zen. Helburua; kantu klasikoan umea murgiltzea eta hezitzea. Ondo kantatzeari eta ondo afinatzeari garrantzi handia ematen zaio metodologia honetan. Honez gain, lehen irakurketan notak jakitea eta abestea beharrezkoa da. Solfeo errelatiboa eta absolutoa erabiliko ditu metodoan eta baita notazio alfabetikoa.

Beharrezko materiala:
-Musika tresna bat, adibidez; pianoa.
-Diapasoi kromatikoa
-Arbela
-Muralak
-Musika entzuteko aparatua

Abesten den musikaren oinarrizko hiru elementu:
-Ahotsaren kontrola
-Entonazio afinatua
-Erritmo zehatza jarraitzea

JOHN PAYNTER

·1944.urtean jaiotako Britain Handiko konposagile eta filosofoa. Bere metodoa, Ekintza musikala, entzun, esploratu eta sortu behar da, eta beste alde batetik behaketa bat eman behar da. Musika eta beste arteen arteko harremana bultzatzen zuen.

·Hezkuntzaren bidez, musika hartzaileen eta musikaren arteko distantzia murriztu nahi zuen, hurbilpena, hezkuntzaren bidez lortzea nahi zuen. Hezkuntza ideala bezala, arte garaikidea proposatzen du eta isiltasunari garrantzi handia eman zion. Notazio musikala, ondorio bezala ikusten du, hau da, musika ikasterakoan, notazioa musikala ere ikasten da.
Musika garaikidean murgiltzeko, entzunaldi zerrenda bat proposatu zuen.

Bere metodoaren lau urratsak:
-Proiekturako sarrera; gaien gaineko eztabaidak
-Proiektua aurrera eramateko lana; Aukeratutako gaian sakontzeko ariketak
-Egindako beste proiektuen aurkezpena; Aurretik egindakoa praktikan jartzen da
-Iradokizunak eta azken garapenak; Irakasleak, ikasleari material ezberdinen inguruan orientatu dio, honek bere momentura arte egindako lanak garatu eta hobetu ahal izateko.

MURRAY SCHAFER

·Kanadako konposagile eta hezitzailea zen. Banguardiako munduan garrantzia handikoa izan zen. Eskola berriko irizpideekin bat datorren metodoa asmatu zuen baita ere, "zarataren legedia" berraztertzea eta kutsadura akustikoaren kontrako legea proposatu zuen. Gure inguruan dauden soinu guztietaz ohartzea, esperimentatzea eta soinu berriak sortzearen garrantzia azpimarratzen zuen.

Ideologia moduan lau irizpide zituen:
-Ikaslearen ahalmen sortzaileen aurkikuntzan oinarritzea
-Testuinguru edo eta paisai sonoroaren aurkikuntzan eta balorazioan oinarritzea
-Arte ezberdinen arteko leku amankomuna bilatzea
-Ekialdeko filosofia ezberdinen ekarpenak egitea

·Bere oinarri pedagogikoa, soinuaren esplorazioan oinarritzen da. Taldeko ekintzak erabiltzen ditu musika irakasteko eta soinua aztertzen eta ohartzean, hotsak diskriminatzen ikasi beharko dute ikasleek. Hau guztirako, grafismo berriak erabiltzen ditu, soinu bakoitza irudi batekin lotuz.

2009-11-09

ZOLTAN KODALY

·Kodaly musikari eta pedagogo Hungariarra zen (1882-1967). Folklore mailan lan onak egin zituen eta Hungariako folklorean oinarrituz metodo bat sortu zuen. Mundu guztiak musika ikasteko eskubidea zuela uste zuen Fononimia sistema berezia; eskuen posizio zehatz baten bidez eta benetako soinua kantatu barik, notak egiten dituzte pentagrama erabili gabe.

·Umeek, bitarteen artean dauden distantziak ikasiko dute eta gero solfeo absolutoan distantzia horiek errespetatuko dituzte. Noten izenak inizialekin idazten eta irakurtzen ikasten dute. Notazioaekin batera lantzen diren notak, eskala pentatonikoan agertzen direnak dira, hauek baitira folklorean erabiltzen direnak.
Aurretik entonazio erlatibo batekin hasten dira eta gero solfeo absolutoan, edozein klabe edo modoan abestu dezakete. Gero solfeo absolutuan, aurrekoa barneratuta dutenean, notazio alfabetikoarekin hasten dira; A B C D E F G.

Metodo honen barruan lau zutabe nagusi:
-Melodia
-Forma
-Erritmoa
-Harmonia

Metodoaren garapena:
-Herriko kantuak
-Solfeo silabikoa
-Solfeo erlatiboa/solfgeo absolutoa
-Fononimia
-Pentafonia (melodia pentatonikoak)
-Musika lengoaia
-Metodoaren erabilpena

2009-11-05

CARL ORFF

·Carl Orff pedagogo eta konposagile alemaniarra zen, 1895.urtean Munichen jaio zen. Daukan obrarik ezagunena "Carmina Burana" da. Bere metodoa garatzeko, antzineko musika eta musika herrikoia erabili ditu.

Metodoaren oinarriak:
Orffen metodoa, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago eta formazio integralaren barruan musikan hezteko metodoa da hain zuzen ere. Helburua beraz, ez da musikariak sortzea.
Metodoa garatzeko Orff insttumentuak deituriko musika tresna batzuk batu zituen, besteak beste; Xilofono eta metalofonoa, perkusio txikiko instrumentuak...
Gorputzaren mugimendu naturalak garrantzi handia daukate metodo honetan, eta baita hitzak ere. Erritmoa lantzeko ariketa bat dauka, non hitzen silaba kopuruari eta azentuari so eginez, hitz ezberdinak aukeratzen dira eskema erritmikoak edo konpasak adierazteko. Adibidez: Pi-ru-le-ta, lau kortxea erabiliz.

Metodo global honen oinarrizko lau jarduerak:
-Mugimendua
-Hizkera
-Kantua
-Musika tresnak

MAURICE MARTENOT

·1898-1980. Musikaria eta konposagile frantsesa, "Ondas Martenot" instrumentu berria asmatu zuen eta bere arrebarekin batera metodo bat sortu ere.
Montesoriren ikaste-irakaste prozesua jarraitzen du musikarako eta hiru momentu ezberdinetan zatitzen du:
Imitazioa: Imitazioaz ikasten da hasieran
Ezagutza: Imitazioaz ikasitakoa ulertzen denean ezagutza sortzen da
Errepikatzea, berregitea: Ikasitakoa berregiten da

Metodoaren oinarriak:
-Umearen nolakotasun (kualitate) kreatiboak garatu
-Umearen ahalmen musikalak piztu
-Ezagupen teorikoak, musikaren esperientziaren ondorioz datoz
-Aspektu fisiko eta psikikoen lotura azpimarratzen ditu
-Musika hezkuntza, konfiantza giro batean eman behar da, horrela, kreatibitatea eta inprobizazioa eta sormena lortuko dira.
-Giza gorputza, musika tresna bezala erabili behar da
-Gauza berriak, aurreko gauzak menperatuta daudenean ikasten dira
-Irakas-ikaste prozesuaren barruan lortzen diren emaitzak ezberdinak dira, batzuk neurtu daitezkeen emaitzak dira eta beste batzuk ordea neurtezinak.

Metodoaren garapena:
-Erritmoen irakurketa
-Noten irakurketa
-Kantua (Librea eta kontzientea)
-Erlajazioa (Eserita, zutunik edo etzanda)